2136

Zer da zuen ustez "Euskal Musika"

Zapo    10 erantzun    2007/02/04 14:07

Hainbatetan entzuten dut jendeari galdetzean zer duen gustokoen "euskal musika" erantzuten... Eta aldiro aldiro pentsatzen jartzen nauen gauza da... Trikitixaz ari ote dira?? Brtsolaritzaz? baina konturatzen naiz ezetz...Euskaraz kantatze utsak egiten ote du musika euskaldun? Eta zuek zeri deitzen diozue euskal musika??

Etiketak: musika euskal_herria euskara

Atalak: Aisia


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Niretzat euskal musika Euskal Herrian egiten dena da. La Oreja de Van Goghetik Anje Duhalderaino.

botuak: 6 - puntuak: 5 - Ezezaguna2007/02/05 22:07

2
Nere ustez, euskaraz egiten den musika edota musika tradizionala.

Alex Ubago edo La Oreja de Van Gogh euskal musika gisa sailkatzea neketsu egiten zait.

botuak: 4 - puntuak: 26 - aitor2007/02/07 21:33

3
EUSKAL MUSIKA EUSKAL HERRIAN EGITEN DEN MUSIKA DA ETA, NOSKI, EUSKARAZ EGITEN DENA. LA OREJA ETA HOLAKOAK EZ NITUZKE SARTUKO.

botuak: 3 - puntuak: 3 - Ezezaguna2007/02/08 17:15

4
Eta Chinan euskaraz egiten den musika ez litzateke euskal musika izango?

botuak: 3 - puntuak: 25 - aitor2007/02/08 23:25

5
Ikusten dutenez galdera egin nuenean nahi nuen puntura iristen hasi gara... "Eta Txinan egiten den euskal musika ez litzake euskal musika izango??" Ona Aitor!! Ona!!

Nik uste dut Euskal musika zentzu gehiegitan erabiltzen dugun espresioa dela, ze alde batetik gure musika tradizionala esan nahi du eta bestetik auskalo!! Ze hemen argi geratu den bezala bakoitzak era batera ikusten du...

Nire uste apalean Euskal Musikak tradizionala izan beharko luke eta besteak Euskarazko musika. Naiz eta antzekoak izan ezberdinak baitira bien esanahiak...

botuak: 3 - puntuak: 17 - Zapo2007/02/09 07:49

6
'Euskal' hitzak nahasmena sortzen du, baina ‘euskal’ euskarazko izan beharko luke. Euskal musika euskaraz egiten dena izan beharko litzateke. Nire ustez euskarazko-euskal musika bultzatu behar da.
Gainera, uste dut, euskaraz egindako musikarekin mugak gaindi ditzakegula eta gure musika Euskal Herritik kanpo hedatu.

botuak: 3 - puntuak: 4 - Itxaso2007/02/09 15:35

7
nire ustez... euskaraz egiten den musika da...
euskalduna= euskara duena den era berean.....

botuak: 3 - puntuak: 10 - Nahia2007/02/09 16:14

8
nik ezberdintasuna markatuko nuke.

bat, euskal musika: nire trikitixa maitea, euskarazko hainbat talde...

bi, euskal herriko musika: niri ere min egiten didan arren, Alex Ubago edo La oreja de van gogh modukoak.

botuak: 2 - puntuak: 9 - Itziar2007/02/25 21:56

9
Ni bi ataletan banatuko nuke, alde batetik, euskal musika tradizionala: txalaparta, trikitixa, panderoa, Benito lertxundi eta hlakoak ,eta bestaldetik: euskal herriko musica, La Oreja de Van Gogh, Mikel Erentxun...

botuak: 2 - puntuak: 0 - Ezezaguna2007/03/05 18:23

10
ni euskal musikari euskarazko abesti guztiei deitzen diet bertsolaritza kontuan hartuzz!

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2009/01/13 19:41

Galdera honi erantzuteko saioa hasi behar duzu.

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )