294

Nola euskalduntzen da lan mundua?

Itxaso    3 erantzun    2007/02/07 10:48

Lan mundua euskalduntzea estrategikoa da normalizazioan aurrera egiteko. Pentsa zenbat denbora ematen dugun lanean. Horregatik, egiten ditugun ahaleginak elkartu behar ditugu. Euskalgintzan badira tresna asko: Bai Euskarari Ziurtagiria eta euskara planak. Orain jaurlaritzak beste egiaztagiri bat sortu nahi omen du. Baina, zertarako beste bat? Ez da egokiago ahalegin guztiak uztartu eta indarrak metatu aurrera egiteko? ELKARLANA MESEDEZ

Etiketak: euskara lan_mundua

Atalak: Euskara


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
nire ustez hoberena plan bakarra izatea da, hau da, gauza indartsu eta eraginkor bat sortzea euskal herri osoan balioko duena. hortarako kontzientzia handia behar da eta noski muga politikoak ahaztu eta gure hizkuntzari behar duen garrantzia ematea. hala ere, norbanakoaren lana guztiz beharrezkoa da. guk sortu behar dugu beharra, hau da, euskara erabiltzen ez den lekuetan euskarazko tratua eskatuz gutxienez inkomodo senti daitezela eta beharra daukagula ikus dezatela.

botuak: 1 - puntuak: 10 - Nahia2007/02/08 20:20

2
Ni holako kontuetan nahikoa erradilaka izan naiteke, baina askotan konturatzen naiz bestela ez dugula zereginik eta horrexegatik uste dut Katalanen bide jarraitu behar genukela, hau da, Euskaraz hitzegin eta kitto!!! Jendea euskara ikastera behartu, bestela ez baitu kalean zipitzik ulertuko!

Postura erradikala, baina ez al zarete aspertu D ereduan ikasitako jendeak "Perdon no te entiendo" esateaz???? Zertarako ziurtagiria ez bada ondore kalean euskaraz hitzegite??

botuak: 1 - puntuak: 20 - Zapo2007/02/09 07:52

3
Lehen pausua langileak euskalduntzea izango beharko litzateke, guztiek edo gutxienez bezeroekin harremana duten guztiak euskara jakin behar dute.

Langile publikoak euskalduntzea ez dirudi lar zaila izan behar duenik, egun egiten ari direna egiten jarrai dezatela, agina zertxobait estriktoagoa izanik. Horrela 10/15 urte barru ia funtzionario guztiek jakingo dute euskaraz.

Enpresa pribatua euskalduntzea beste kontu bat da. Bezeroekin harremak duten langileek euskara jakin beharko lukete, hemengo bezeroekin tratuak izan behar badituzte euskara jakitea oso komenigarri litzateke beraien lanposturako. Baina nola konbentzitu? Agian, gobernuak nolabiteko legea atera beharko luke, hemendik eta 10 urtera bezeroekin harremana duten langile guztiek euskara jakitera behartzeko.

Enpresa pribatuko gainerantzeko langileak eta beraien lan giroa euskalduntzea oraindik ere zailago da. Produktu eta zerbitzu gehienak, espainiar estatura edo mundu osora bideratuak badaude, argi dago zerbitzu horiek ez direla euskaraz komertzializatuko eta logikoa denez beraien garapena ere ez da euskaraz egingo.

Ziurtagirien inguruan: ziurtagaria lortzea ez oso zaila egin eta enpresei ziurtagiria erabiltzeak dakartzen onuren inguruko kanpaina egin, bestalde ziurtagiria lortzegatik nolabaiteko laguntzak ematea ez litzateke ideia txarra ziango.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/02/21 17:24

Galdera honi erantzuteko saioa hasi behar duzu.

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )