243

gaur bilbon gertatutakoarekin nora goaz?

Nahia    2 erantzun    2007/02/25 02:14

20 zauritu ospitaleetan artatuak, hoien artean bati aurpegia lehertu diote...

Etiketak: indarkeria

Atalak: Gizartea


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Nire uste apalean, hauteskundeetara. Bilbon gertatutakoa, beti ere nire iritzi, jeltzaleek egindako kalkulu elektoral baten barruan sartzen da: ezker abertzelea aurkeztu badaiteke, onena izango da Agintea errespetatzen ez dutela erakustea, gauzak era baketsu eta legal batean egiteko gai ez direla frogatzea... horrelako jendea (piztiak Ibarretxe dixit) ezin daiteke egon Udaletxe eta Batzar Nagusietan. Jeltzaleek betikoa egin dute, euren botereea mantentzeko, besteak zanpantzea. Gertatutako ahaztuko da, 2002ko Irailean Bilbon ere gertatu zenaren antzera. Hauteskundeetan bozkatzeileek soilik gauza bat gogoratuko dute: jeltzaleak zintzoak, ezker abertzalekoak iskanbilatsuak.

botuak: 2 - puntuak: 10 - Koldotxu2007/02/26 16:36

2
Ez dut uste zure analisi politikoa zuzena denik, ez dut uste EAJ-ak boturik irabazten duenik hertzainaren agerraldi hauekin.

Ezagutzen ditudan jeltzale guztiak, orain eta 2002an (edo 2003an izan zen?) gertatutakoa ahaztu nahi izaten dute, hau da, ez dute hau batere gustoko eta ez dira gertatutako azaltzeko gai, norbaitek zerbait gaizki egin duenaren beldur izaten dira.

Beraz, nik uste, gauza hauekin, zerbait lortzen badute, botuak galtzea izaten da.

Gainera, ez dut uste egoera normalean EAJ eta batasunaren arteko botu aldaketa nabaria denik, herritarren gehienentzat bi aukera hauen arteko ezberdintasun nagusia bietako batek ETAren aurkako apostua egiteko ausardiarik ez duela baita.

botuak: 3 - puntuak: -14 - Ezezaguna2007/02/26 19:39

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

hosting eta domeinuak

Bilatu

Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )