9

Noizko Open Office 2.0 euskaraz

Ezezaguna    2 erantzun    2007/03/16 23:32

Orain dela hilabete batzuk galdera berbera egin nuen . Zuzentzaileagatik ere galdetu nuen. Laster jaso nuen erantzuna eta zuzentzailea berehala agertu zen (kasualidadea). Ea orain lortzen dugun Open Office 2.0 bera euskaraz egotea. Egia zen aspaldian denetarako erabiltzen dut, ikasleekin ere, eta euskaraz gustatuko litzaidake erabiltzea.

Etiketak: euskara open_office

Atalak: Informatika


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Open office instalatzekotan naiz, windows sis. eragilearentzat. Ematen duenez oraindik ez da euskarazko bertsiorik. Bi gauza jakin nahi nituzke delako Open O. 2.0 honen gainean:

1. Microsoft Office-ekin sortutako dokumentuekin bateragarria da?

2. Open Office instalatzekotan eta gerora euskarazko interfazea ezartzekotan zein hizkuntzatan instalatu behar dut orain Open O hau? Hau da, euskarazko interfazea zein hizkuntzaren gainean ezartzen da? Ingelesekoaren gainean? Gaztelaniakoaren gainean?

Markel

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/04/11 22:24

2
Zure lehen galderari erantzungo dizut:

1) Gutxi gora behera bai, bateragarriak dira, baina dokuemntuanren arabera izaten da.

Hau da, dokumentua sinple bat Word-ekin sortu eta OpenOffice-ekin ireki eta ladatu ondoren, berriz ere Word-ekin ireki eta aldatu ahalko duzu.

Dokuemntu konplexuagoak (taulak, formato bereziak, etab.) Word-ekin sortu eta OpenOffice-ekin zabaldu ahalko dituzu, baina ez du ondo irekiko, formatua nolabait aldatuta izango du.

botuak: 2 - puntuak: 2 - Ezezaguna2007/04/12 00:46

Galdera honi erantzuteko saioa hasi behar duzu.

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )