1
Wifi sareak pasahitzez babestuta egoten dira ezta? Ezer gutxi dakit wifi sareei buruz baina arriskutsuak direla iruditzen zaizu?
botuak: 2 - puntuak: 17 -
3ARRANO2007/03/25 16:36
2
Wifi sareak ez dira seguruak ezta arriskutsuak ere, internatera ADSL edo RTB bidez konektatzea bezain seguru dira wifi sareak.
Sareak sortzeko edo konektatzeko teknologiak ez dira seguruak ezta ez-seguruak, teknologia hauek nola inplementatzen diren eta erabiltzaileen portaera da segurtasuna definitzen duena.
Dena den, wifi sareak nola erabili ohi diren kontuan izanda...
Zeu bazara wifi sarea montatzen duena, orduan ondo egin behar duzu, bestela zure ordenagailua edo sareaaren segurtasuna kolokan jar dezakezu.
Zeu beste norbaiten wifi sarera konektatzen bazara, orduan zure ordenagailuaren segurtasuna RTB konexio bat erabiltzen duzunean bezalakoa izango da (edo ADSL/cable-aren antzekoa): ip helbide bat izango duzu eta sareko beste edozein ordenagailuk "ikusi" ahal izango du zure ordenagailua. Beraz, zure ordenagailuaren segurtasuna, zure ordenagailuaren segurtasunaren menpe egongo da.
botuak: 4 - puntuak: 44 -
aitor2007/03/26 14:43