417

WIFI bidezko konexioak seguruak dira?

Nahia    2 erantzun    2007/03/20 22:17

geroz eta leku gehiagotan aurkitzen ditugu, baina gure informazioa babesean dago?

Etiketak: internet wifi

Atalak: Informatika


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Wifi sareak pasahitzez babestuta egoten dira ezta? Ezer gutxi dakit wifi sareei buruz baina arriskutsuak direla iruditzen zaizu?

botuak: 1 - puntuak: 18 - 3ARRANO2007/03/25 16:36

2
Wifi sareak ez dira seguruak ezta arriskutsuak ere, internatera ADSL edo RTB bidez konektatzea bezain seguru dira wifi sareak.

Sareak sortzeko edo konektatzeko teknologiak ez dira seguruak ezta ez-seguruak, teknologia hauek nola inplementatzen diren eta erabiltzaileen portaera da segurtasuna definitzen duena.

Dena den, wifi sareak nola erabili ohi diren kontuan izanda...

Zeu bazara wifi sarea montatzen duena, orduan ondo egin behar duzu, bestela zure ordenagailua edo sareaaren segurtasuna kolokan jar dezakezu.

Zeu beste norbaiten wifi sarera konektatzen bazara, orduan zure ordenagailuaren segurtasuna RTB konexio bat erabiltzen duzunean bezalakoa izango da (edo ADSL/cable-aren antzekoa): ip helbide bat izango duzu eta sareko beste edozein ordenagailuk "ikusi" ahal izango du zure ordenagailua. Beraz, zure ordenagailuaren segurtasuna, zure ordenagailuaren segurtasunaren menpe egongo da.

botuak: 3 - puntuak: 45 - aitor2007/03/26 14:43

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )