129

nola deitzen dira Gipuzkoako hiru euskalkiak?

Ezezaguna    4 erantzun    2007/03/21 13:19

Etiketak: euskalkiak gipuzkoa hiru

Atalak: Euskara


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Nik bi badakizkit: mendebaldekoa (bizkaiera) eta erdialdekoa (gipuzkera), baina hirugarrena zein da ba?

botuak: 3 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/03/25 16:33

2
Ni nintzen goiko hori... saioa hastea ahaztu zait.

botuak: 2 - puntuak: 16 - 3ARRANO2007/03/25 16:34

3
Honi buruz ezer gutxi dakit, baina hemen:

www.terra.es/personal6/landarbaso/paginassobremapas/gipuzkera.htm

Iparraldekoa, Hegoaldekoa eta Nafarrera bereizten ditu. Mapa bat ere ageri da.

Hurrengo mapan, aldiz, Mendebaldeko, Erdialdekoa eta Nafarrera bereizten ditu:

membres.lycos.fr/petxegorri/euskara/euskara.htm

Azkenik, hurrengo mapak, Bizkaiera, Gupuzkera eta Iparraldeko Goi Nafarrera bereizten ditu:

www.muturzikin.com/EHmapa14.htm

botuak: 4 - puntuak: 20 - Ezezaguna2007/03/26 14:54

4
Epa!

3 koadrokoak emandako erreferentziak direla eta esan nahi nuen Bonaparteren garaiko sailkapena erakusten dutela (XIX. mendekoa), eta geroztik euskalkiak aldatu egin direla zertxobait, eta bestetik Bonaparteren euskalkiak sailkatzeko irizpideak oso baitezpadakoak direla.

Koldo Zuazoren lanean erreparatzen bada, hark Gipuzkoan Erdialdeko euskalkia (Gipuzkoa gehiena hartzen duena) izendatzen duena dago batetik, Mendebaldeko euskalkia bestetik. Eta euskara nafarrak kolore zerbait ematen dio Gipuzkoako ekialdean Irun, Hondarribi eta Oiartzuni behinik behin. Zuazoren lanaren arabera, beraz, bi euskalki baino ez daude Gipuzkoan Erdialdekoa eta Mendebaldekoa.

Erreferentzia: Koldo Zuazo, Euskalkiak Herriaren lekukoak, 2003, ELKAR.

Markel.

botuak: 2 - puntuak: 2 - Ezezaguna2007/04/12 09:46

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

hosting eta domeinuak

Bilatu

Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )