355
aitor
4 erantzun
2007/09/25 19:10
Zientzilariek urteak daramatzate klima aldaketari buruz hitz egiten eta suposatu dezakeen arriskuez ohartarazten. Azkenaldian jende gehiena aldaketa benetakoa dela uste du....
Bestalde, beroketa klimatikorik emando ez dela dioten zientzilariak ere badaude... Logikoena, petrolio-enpresak ordaindutako zientzilariak direla pentsatea da... CO2 kopurua handitzen joan ahala kilima hotzitu egingo dela dioten modelo teorikoak ere badaude...
Informazio larregi, teoria larregi, zer uste duzue?
Etiketak: klima klima_aldaketa beroketa negutegi_efektua
Atalak: Zientzia
Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.
Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:
1
Beroketa klimatikorik dagoen jakiteko datuak faltan ditugu: jasotzen ari garen balizko tenperatura igoera fluktuazio arrunt bat den edo aparteko zerbait den jakiteko denbora tarte (oso) luzeko datuak beharko genituzte eta horiek ez daude eskurragarri.
Gauzak gehiago nahasteko, aldeketa klimatikoari buruzko nazioarteko panelak (nazio batuek gai honetarako sortutako lan taldea) ez du espreski datu zientifikoekin lan egiten, baizik eta hainbat eszenario posiblerekin, bakoitzean zer gertatu daitekeen aurreikusiz, baina eszenario posible horiek eraikitzerakoan ez dira kontutan hartu dauden datuak, soilik "zer gerta daiteke baldin eta (jar ezazu hemen nahi duzuna)", nahi duzun hori edozer izanik.
Nik behintzat ez dut argi a) benetan erabilgarriak diren datuak ditugunik eta b) kriston desastrearen aurrean gaudenik.
Portzierto, Aitor, aldekatarik ez dagoela defendatzen duten zientzilariak petrolio-enpresek ordaintzen dituztela esaten dutenek tranpa batean jausten dira, aldaketa dagoela defendatzen dutenek energia nuklearraren aldekoak ordaintzen dietela lasai asko esan daiteke eta. Zientziaren neutralitatea kolokan jartzea bide arriskutsua da.
Uste dut kontutan hartu behar dela benetan jokoan dagoena energia produkzioa eredua dagoela: alde batetik EEBB eta Txina CO2 emisioen kontrola beharrezkoa ez dela defendatuz eta bestetik Erresuma Batua eta Frantzia kontrolatu behar direla esanez. Datu bat hau ulertzeko, lehengo biak erregai fosilekin dabiltzan zentral termikoetaz hornitzen dira (EEBBetan batez ere ikatzez) eta beste biek energia nuklearraren aldeko apustu ikaragarria dutela (Frantziak 60 zentral inguru ditu). Askotan intentzioak erlatibizatu behar dira. Inork ez baitu kontsumoa kolokan jartzen.
botuak: 2 - puntuak: 15 -
Koldotxu2007/09/25 20:17
2
Ni ikastolan hori lantzen ari naiz, eta nik uste dut egiazkoa dela. Ozonozko kapa oso minduta dago, Co2 gasaren gatik, horrek efektu-inbernaderua egiten du, eta, beraz, hori ona da, baina Co2 gehiegi eta efektu-inbernadero handiagia egotea txarra da.
botuak: 1 - puntuak: 1 -
Ezezaguna2007/09/25 21:14
3
Nik uste dut baietz, ¿Zergatik ez?
Nere ustez guztia da posible.
botuak: 1 - puntuak: 9 -
lidi2007/10/11 18:20