2274

Non aurkitu ahal dira Asterix eta Obelixen komikiak euskaraz?

Tirke    9 erantzun    2007/12/17 01:45

Zapatu honetan Bilboko liburudenda guztietatik komiki hauek egon nintzen bilatzen nire lehengusu txikiari oparitzeko, eta ez nituen inon aurkitu. Gainera denda baten, emakume batek nire ostean berdina galdetu eban, beraz ez naz bilatzen ari den bakarra. Esan zidatenagatik, deskatalogatuta dauz, zelan izan leike?

Etiketak: asterix obelix komikiak

Atalak: Euskara Kultura


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

2
Eskerrik asko erantzuteagatik, baina Urretxindorran egon nintzen (Elkarrena dela uste dot), eta esan zidaten ez zeukatela eta ez zekitela berriro izango duten.

botuak: 1 - puntuak: 3 - Tirke2007/12/19 14:20

3
Urretxindorra liburudenda? Ni elkar argitaletxeaz hari naiz. Komiki hori nahi baduzu, edozein liburudendan eskatzea besterik ez daukazu (ISBN zenbakia badakizu hobeto) eta ekarriko dizute.

Olentzerorentzako oparia bada, ez daukazu horretarako denborarik eta nire gomendioa liburudenda bat baino gehiagon galdetzea da.

Getxoko komiki azokan ikusi nituen Asterixen komikiak euskaraz eta Durangoko azokan ere bai... Galdetu denda gehiagotan eta aurkituko dituzu, ziur!

botuak: 1 - puntuak: 9 - Txopi2007/12/19 17:41

4
Txopi:

Bilboko Urrentxindorra denda Elkar argitaletxearena da, gutxienez bertako langileek Elkarren kamiseta daramate, zerbait erosten duzunean Elkarren boltsatsoa ematen dizute eta telefonoz deitzen duzunean "Elkar liburudenda" direla diote.

Kontua argitzeko asmoz Elkar FUndazioarne hurrengo orrialdean Urretxindorra dendari burzu ari dira, nola Megadenda bihurtu zuten azalduz:

www.elkarfundazioa.org/historia.cfm

Berraz, Urrentxindorran galdetzea, Elakr argitaletxea galdetzearen pareko dela esango nuke.

botuak: 1 - puntuak: 33 - aitor2007/12/24 18:19

5
Aitor, azaldu dituzunak ez nekizkien. Eskerrik asko azalpenengatik. Hala ere, Tirkek oraindik ez du komikirik lortu eta nolabait laguntzeko asmoz gauza bat azaldu nahi nuke.

Niri antzeko zerbait gertatu zitzaidan Iru argitaletxeko komiki batekin. Izan ere, egoera hau naikotan errepikatzen da berria ez den komiki zehatz bat bilatu nahi izaten denean. Kontua da, argitaletxeek liburuen edizioak ateratzen dituztela (milaka aleka) eta gero dendek ale horiek gutxi-gutxika eskatzen joaten direla. Horregatik, denda batetara bazoaz eta nahi duzun liburua ez badaukate, sistema informatikoen bitartez dendariak argitaletxeak bere biltegian liburu horren aleak dauzkan begiratu dezake, eta horrela bada, bere dendarako ale bat eskatzen du.

Baina urteak pasatzen direnean, argitaletxeak ale guztiak banatuta ditu eta edizio gehiago egiteko asmorik izan ez dezake. Beraz, geratzen diren ale guztiak dendetan salgai geratzen dira. Orduan, dendaz denda joan beharra dago liburu horren bila, sistema informatikoek ez bait dakite denda bakoitzeko apalategietan zer geratzen den.

Beraz, Urretxindorran ezezkoa eman badizute, oraindik komiki hori lortu nahi baduzu, Bilbon komikigintzan bereziturik dauden dendetara joatea gomendatzen dizut. Bertan, apalategi mordoa dauzkate eta argitaletxeetako biltegietan aspaldi bukatuak dauden komikiak aurkitzeko aukera gehiago dago. Era honetan, altxor bikainak aurkitu ditzakezu. Nik pertsonalki Totem eta Jokerren galdetzea gomendatzen dizut (telefonoz horrelako eskakizunak jasotzen ere ohituak daude, beraz deitu lasai nahi baduzu):
www.guiadelcomic.com/librerias/pais_vasco.htm

botuak: 2 - puntuak: 20 - Txopi2007/12/26 10:17

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

hosting eta domeinuak

Bilatu

Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )