194

Zerk egiten gaitu euskaldun?

Ezezaguna    6 erantzun    2008/01/02 17:11

-Euskal Herrian jaioak izateak?
-Euskara jakiteak?
-Euskara erabiltzeak?

Nik uste dut azkenekoa dela, baina beraien burua euskaldun ikusten duten askok ez dute euskaraz hitz egiten.

Etiketak: euskara hitz_egin hipokresia

Atalak: Euskara


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Euskara jakitea.

botuak: 3 - puntuak: 1 - Ezezaguna2008/01/03 05:16

2
Eta euskaraz hitz egiten ez duena, nahiz eta jakin, ere euskalduna da? euskaldun-lotsagabea agian?

botuak: 3 - puntuak: 3 - Ezezaguna2008/01/03 13:07

3
Euskaraz jakin eta hitz egiteak.
Gainera euskaldun sentitzeak ere euskaldun egiten gaitu.

botuak: 2 - puntuak: 2 - Ezezaguna2008/01/04 16:34

4
euskararen alde egotea, euskara mintzatzea eta hitzak zentitzea eta euskalduna izatea edo konsideratzea.

AUP EUSKADI ETA EUSKALDUNAK!!!!!

botuak: 2 - puntuak: 0 - Ezezaguna2008/01/10 18:26

5
Literalki "euskaldun"ek esan nahi du "euskara daukana", beraz, nire ustez euskaraz hitz egiteaz aparte, horrela sentitu behar zara.
Batzuk Euskal Herrikoak sentituko dira, baina ez badakite euskara ez dira euskaldunak. Orain dela 3 urte neu ez nintzen euskalduna, Euskal Herrikoa nintzen eta horrelakoa sentitzen nintzen. Horregatik, sentipen hori neukanez euskara ikasteari ekin nion eta orain esan dezaket euskalduna naizela.
Adibidez, agian egongo da baten batek euskara dakiena baina ez daukana sentipen hori...zer sentitzen zaren ez dizu inork esan behar..baina logikoena dena da hemengo sentitzen bazara hemengo hizkuntza ikasten saiatzea....ez?

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2008/03/04 02:21

6
Niretzat Euskaraz hitzegiten ez dutenak ezin dira euskalduntzat hartu. Nahi baldin badute bere burua euskalduntzat izan euskeraz mintzatu beharko lukete beztela edozer gauz dira euskalduna izan ezik.

Eskuminak Euskaldun guztieri. Ez euskaldunak direla esan, baina euskaraz mintzatzen ez direnei.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2008/04/12 20:48

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )