73

Zer da podcasting?

alaitz    3 erantzun    2006/11/18 00:05

Ez nago zihur podcasting egitea zer den, hau da, badakit soinuarkein eta blogekin erlazionatua dagoela, baina zer da zehaski? non ikusi dezaket?

Etiketak: podcasting podcast

Atalak: Internet


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Podcast bat sindikazio fitxategi baten bitartez (normalean RSS) banatzen den audio fitxategi bat da.

> Zein onura ekartzen ditu honek?
Programa berriak daudela jakiteko harpidetza egin daiteke. Ez gara berrikuntzak bilatzera joan behar automatikoki abisatzen zaigulako.

> Nola harpidetzen da eta zein programen bitartez?
Harpidetza egiteko nahikoa dugu jario irakurgailu arrunt bat, adibidez Bloglines. Hala ere podcastetara harpidetu eta hauek entzuteko bereziki sortu diren jario irakurgailuak badaude adibidez. Juice(Mac OS X eta Windows XP) eta CastPodder (GNU Linux).

Informazio gehiago:
* www.blogari.net/blogari/2005/12/20/zer_da_podcast_bat
*

botuak: 0 - puntuak: 0 - teketen2006/11/20 12:38

2
iTunes programa ere erabili dezakezu (Mac eta Windowserako), bertan Podcasts atal bat du (ez bakarrik audio, baita bideoarekin ere)

botuak: 0 - puntuak: 0 - Ezezaguna2006/11/20 12:43

3
Euskarazko wikipedian ere badator podcastaren definiziorik. Hemen: eu.wikipedia.org/wiki/Podcast

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/12/01 12:49

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

hosting eta domeinuak

Bilatu

Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )