729

Nortzuek erabiltzen duzue euskarazko softwarea?

3ARRANO    17 erantzun    2006/11/23 21:37

Zuetariko zenbatek erabiltzen ditu euskarazko programak?

Etiketak: softwarea_euskara

Atalak: Informatika


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Nik Ubuntu Linux erabiltzen dut eta euskaraz konfiguratua daukat, beraz euskarazko softwarea erabiltzen dudala argi da.

Dena den, duela gutxirarte ez diot honi garrantziarik eman eta gazteleraz edo ingeleraz neukan sistema eragilea.

Euskaratu ondoren, lehen egunetan zertxobait arraroa ikusten da dena, baina berehala ohitu egiten zara. Lehen egunetako "non demontre sartu dira Copiar eta Pegar?", "Herramienta menua desagertu egin da!" eta antzekoak behreala bukatzen dira.

botuak: 0 - puntuak: 0 - aitor2006/11/23 22:35

2
Nik euskaraz daukat ordenagailua. Beno ahal dudan guztia...
windows daukat, euskarazko paketearekin; Linux ere euskaraz neukan (orain ez dakit zer gertatu zaion...); firefox erabiltzen dut euskaraz, amsn eta thunderbird ere pasa dira nire ordenagailutik,...

eta zuek?

botuak: 0 - puntuak: 0 - Itziar2006/11/23 22:37

3
Ubuntu 6.06 euskaraz neukan baina gazteleratu nuen, Gimp softwareak ez zuelako euskara hizkuntza eta ingeleses ateratzen zitzaidalako, sistema eragileko hizkuntza erabiltzen zuelako. Orain kubuntu 6.10 daukat eta gazteleraz daukat oraindik. Aitorrek dioen moduan, hasieran arraroa egin zitzaidan sistema eragilea eta softwarea euskaraz eukitzea baina berehala ohitu nintzen.

botuak: 0 - puntuak: 0 - iker2006/11/23 23:44

4
Gimp badago euskaraz, Iker. Niri kostatu zitzaidan jartzea (Windowspean) baina orain dena euskaraz agertzen zait.

Bide batez, nik ere euskarazko softwarea erabiltzen dut.

botuak: 1 - puntuak: 1 - 3ARRANO2006/11/24 00:00

5
Mandriva ia guztiz euskaratuta dago, eta hori da erabiltzen dudana

botuak: 2 - puntuak: 0 - Ezezaguna2006/11/24 07:36

6
Nik euskaraz:

-Windows SE
-Firefox
-Thunderbird
-Scite
-BSPlayer
-Emule

Gainontzeko gauzak, gazteleraz edo ingelesez.

botuak: 2 - puntuak: 2 - Ezezaguna2006/11/24 16:07

7
nire ustez eukarazko softwarea erabiltzearen alde txarra, jendearekin zerbait konpartitu nahi izatea da. Gauza bat nola egin duzun adieraztea alegia. Ziuraski, lagunek ez dute euskaraz izango (nire kasuan behintzat), eta zerbait azaldu behar badiet, itzulpena egitea asko kostatzen zait.

Halere ni nirean, euskaraz jartzea gomendatzen...

botuak: 1 - puntuak: 6 - Itziar2006/11/24 19:40

8
Hori da duen alde txarra, bai, Itziar. Baina tira, hori denborarekin konponduko da, baldin gero eta euskaldun gehiagok erabiltzen badugu euskarazko softwarea.

botuak: 2 - puntuak: 6 - 3ARRANO2006/11/24 20:02

9
Argi dago lan handia dugula aurretik.

Teknologia berriek gero eta garrantzia handiago izaten jarraituko dute eta gure bizitzaren parte gero eta handiago izaten joango dira. Ezin dugu gure bizitzaren parte hori gazteleraz edo ingeleraz bizi, bestela azkenean alderdi guztietan berdina egingo dugu...

Azkenengo EH 2.0 jardunaldietan zerbait egin beharra zegoela argi geratu zen (eta hori, bertan egon ez nintzela...). Proposamen uztel bat egiten ausartu nintzen:

aitor.mundua.com/2006/10/04/euskal-herria-20-has-gaitezen-lanean/

Baina, bufff, lana suposatzen du horrek....

botuak: 3 - puntuak: 14 - aitor2006/11/25 00:09

10
Por txierto, zenbat Linux erabiltzaile! Nik ere Ubuntu erabiltzen dut eta oraintxe bertan euskaratu dut... Ea nola konpontzen naizen.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/11/27 23:45

11
Nik Xpa eta Debiana erabili ohi ditut etxean eta biak euskaraz erabiltzen ditut. Interneten ibiltzerakoan ere euskarazko plataformen inguruan ibiltzea gustuko dut...

Lanean ere nire Xptxoa, bere office ta guzti euskaraz dago, baina hau agian beste inork nire ordenagailua ez ibiltzeko eta enpresaren politikak pixkat pikutara bidaltzeko da :p. Inguruan euskoparlante gutxi edukitzeak zer duen...

Gainera orduan eta aukera gehiago dago! Ea lanean segitzen dugun eta egoera pixkanaka hobetzen dihoan!

botuak: 2 - puntuak: 5 - Zapo2006/11/28 12:05

12
Nik euskaraz atera zen lehendabiziko Mandrakea instalatu nuen, baina gero ez nuen lortu OpenOffice instalatzea eta pikutara bidali nuen... oraindik hor daukat erabiltzen ez dudan partizioan...

botuak: 2 - puntuak: 2 - Ezezaguna2007/01/24 14:43

13
nik mandriva daukat instalatuta eta orokorrean gehiena dago euskaratuta

windowsen euskaraz ditudan softwareak berriz, hauek dira: windows xp eta office 2003ren euskarazko paketeak, emule, firefox, thunderbird eta amsn

dena den, oraindik euskaratzeko dago openofficen 2.0 bertsioa, duela urte bat baino gehiago argitaratu zela bertsio berria eta oraindiz ez dute euskaratu, 1.0 bertsioa eusko jaurlaritzak euskaratu zuen, badirudi ez dutela asmorik euskaratzeko. zuetako batek ba ahal du denbora libre nahikoa eta animatzen da openoffice euskaratzera?

botuak: 2 - puntuak: 2 - Ezezaguna2007/01/27 22:48

14
Kaixo, ni WIN XP erabiltzailea naiz, ahal den guztia euskeraz, eta duela gutxi VMware softwarraen bitartez Linux ezagutzen hasi naiz. Ubuntu 6.10 insatlatua daukat eta euskaraz jarri dut. Dena den Euskaraz ez dauden aplikazioak ingeleraz agertzen zaizkit eta ez naiz batere ondo moldatzen. Ba ahal daki norbaitek lehenengo hizkuntza eta bigarrena ezarri badaiteke, hau da, lehenengo hizkuntza euskara eta bigarrena gaztelera? nola?

botuak: 3 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/02/06 16:10

15
Bai etxean, bai lanean... Ubuntu Edgy erabiltzen dut euskaraz.

Pena da OpenOffice2 oraindik euskaratua ez egotea baina tira, beste guztia euskaraz erabiltzen dut.

Portzierto! Software askeko itzulpenetan parte hartu nahi baduzue hemen daukazue bidea: https://launchpad.net/

botuak: 2 - puntuak: 4 - xezpeleta2007/02/09 12:11

16
kaixo ni Baionakoa naiz eta Firefox nabigatzailea erabiltzen dut euskaraz. Unbutu probatu nahi dut.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2008/03/27 19:14

17
Ubuntu frogatzeko modurik errazena LiveCD erabiltzea da. Hauxe:

ftp.rediris.es/sites/releases.ubuntu.com/releases/gutsy/ubuntu-7.10-desktop-i386.iso

botuak: 1 - puntuak: 34 - aitor2008/03/29 16:19

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )