115

Zenbat diru behar du euskarak?

Itxaso    4 erantzun    2006/11/27 14:03

Kontseiluak EAEko aurrekontuen proposamena aztertu du. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko baliabideen hazkundea ezinbestekoa dela uste dute Kontseiluko ordezkariek. “Hizkuntza-politika eraginkorrak babes ekonomikoa behar du euskararen normalizazioan atzera egin nahi ez bada”.

Etiketak: euskara aurrekontuak

Atalak: Euskara


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Ez dakit zenbat dire beharko duen euskarak, baina badakit beharrezkoa duen zerbait: euskaldunak euskaraz bizitzea.

botuak: 2 - puntuak: 8 - alaitz2006/11/30 02:41

2
Nik ez dakit zenbat behar duen. Nik beste gauza bat badakit: Kontseiluak %2a proposatzen du. Ados. Baina kopururari baino nik begiratuko nioke kalitateari. Izan ere, %2 hori gaur moduan erabiltzen bada, ez dut gura igoerarik. Baztarrika eta funtzionarioen soldata pagatzen gastatzen da dirutza, baita Eitb finantzatzen, udal euskaltegiak, IVAP, ... Kopurua garrantzitsua da bai, baina nolakotasunari gehiago begiratuko nioke nik, diñot.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/12/01 12:45

3
Argi daukat euskara bultzatu behar dugula, baina haibesteraino. Jaularitzak hartzen duen dirua gurea da, ez da ateratzen, ez lurretik ez zuhaitzen adarretatik. Horrela izanik, Euskara bultzatzeko erabiltzen den dirua beste lekuetatik kendu behar da, hala nola, osakidetzatik, hezkuntzatik edo etxebizitza eraikitzatik. Horretarako nik uste dut gizarteak elkarrizketa sakona egin behar duela erabakitzeko ea euskara benetako beharra den, ala beste behar batuk hobeto asetzea nahi duen.

botuak: 1 - puntuak: 3 - patxi2007/01/26 01:33

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

hosting eta domeinuak

Bilatu

Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )