207

CDak ontzi horietan berziklatu daitezke?

Ezezaguna    5 erantzun    2006/11/28 10:59

Etiketak: berziklatu

Atalak: Informatika


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Ba ez dakit, baina nik beti bota izan ditut CD-ak berziklatzeko ontzi horietara. Azken finean, plastikoz eginak daude, ezta?

Gaizki egiten ahal dut?

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/11/28 12:49

2
Zakarrontzira botatzea baino hobe. Horrela, plastiko bezala birziklatzeko aukera badago, birziklatu egingo dute eta bestela zakarrontzira joango dira.

(Noski, lan gehiago suposatzen du birziklatze plantakoentzat ;-)

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/11/28 14:59

3
Nik ere betidanik bota izan ditut ontzi horietara, dena den aztertzen jarri nahiz eta ez dakit aukerarik hoberena den.

Dirudienez, CDake ta DVDak kalitate handiko polikarbonato batez osatuak daude eta ontzi horietara bota eskero ez dakit zer gertatuko da. Agian, gainerantzeko plastikoekin batuko dute edo...

Gauza zera da, badaudela CDak eta DVDak birziklatzeko zerbitzu esklusiboak:

www.cederika.com/

CD eta DVDen birziklaketari buruzko informazio gehiago (gazteleraz):

www.terra.org/articulos/art01138.html

botuak: 2 - puntuak: 14 - aitor2006/11/28 15:33

4
nire fakultatean adibidez (informatikakoan) hainbat edukiontzi ezberdin ditugu, hainbat zabor ezberdin botatzeko: gailu elektroniko txikiak, pilak, etab. Eta ontzi berezi bat daukagu DVD eta CDak botatzeko. Edukiontzi horia ere badaukagu.

Hemendik konklusio bat ateratzen dut, ez dirudiela edukiontzi horira botatzeko moduko hondakinak direnin CD eta DVDak; bestela ez genuke beste ontzi bat izango ezta?

botuak: 1 - puntuak: 7 - Itziar2006/11/30 19:51

5
Nik uste CDak eta DVDak ontzi-horietara bota daitezkela, baino probetxua handiago ateratzen zaiela DVD/CD ontzietara bota eskero.

Azken finean plastikoa da eta berziklatze zentruan gainerantzeko plastikoeekin batu eta plastiko erreziklatua sortuko dute.

botuak: 1 - puntuak: 5 - galdetu2006/12/01 14:03

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

hosting eta domeinuak

Bilatu

Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )