Kaixo
OpenOffice.org">www.openoffice.org">OpenOffice.org proiektuaren euskaraketa une honetan lantzen ari gara. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatzen du euskaraketa hau. Esan bezala, jadanik
Elhuyar">www.elhuyar.org">Elhuyar eta
UZEI">www.uzei.com">UZEI euskaraketa lanetan ari dira.
Euskaratze-prozesua oso luzea da, euskaratu beharreko hitz kopurua itzela delako, eta datorren urterarte zai egon beharko dugu emaitzak ikusteko.
Bestalde, badirudi
Eleka">www.eleka.net">Eleka enpresaren Xuxen zuzentzaile ortografikoaren bertsio berria landu duela. Bertsio hau software librea da (edo izango da) eta Uspell zuzentzailean oinarrituta dago. Xuxen-en azken bertsioa probatu ez dudan arren (datorren astean probatzea espero dut) aipatu didatenez OOo 2.x bertsioetan primeran dabil. Horrek esanahi du euskarazko OOo berria kaleratzen denerako Xuxen erabilgarri izango dugula, eta ez bakarrik OOo aplikazioreako, baita beste hainbat aplikazioentzako ere.
Guzti hau dela eta, saiatuko gara ahalik eta azkarren euskarazko bertsioa kaleratzen. Hala ere pazientzi apur bat eskatzen dugu.
Besterik gabe, OpenOffice.org 2.x euskaraz hemendik hilabete batzuetara izango dugulakoan, ongi izan
Dooteo
(OpenOffice.org Euskaraz proiektuko burua)