768

Zer egin dezaket Windows-eko ataza-barran bistaratzen nituen ikonoak berriz ikusteko?

Ezezaguna    5 erantzun    2006/12/04 22:53

Windows-en ataza-barra blokeatuta geratu zait, naiz eta propietatetan ez azaldu blokeatuta bezala. Lehen ikono batzuk bistaratzen ziren 8ren bat, orain berriz 3 besterik ez. Zer egin dezaket arazo hau konpontzeko?

Etiketak: windows

Atalak: Informatika


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Ataza barraren eskumaldean (sistemaren erretilua) ala ezkerraldean (abiarazte bizkorra) ?

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/12/05 00:26

2
Ataza barraren eskumaldea (sistemaren erretilua) da blokeatuta geratu zaidana.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/12/06 14:12

3
Ataza barran (erdialdean-edo, ez erretiluan bertan) eskumako botoiarekin klikatuz agertzen zaizun menuan aukeratu "Propietateak". Bertan agertuko zaizun leihoan, bukaeran "Erakutsi erlojua" eta "Ezkutatu ikono aktiboak" ikusiko dituzu.

Ea hauek markatuz edo desmarkatuz zerbait lortzen duzun! Bestela ez dakit...

botuak: 1 - puntuak: 6 - 3ARRANO2006/12/07 02:07

4
Propietateetan sartu naiz behin baino gehiagotan eta ez dut lortu ikonoak berriz azaltzea. "Ezkutatu ikono aktiboak" markatuta dagonean ikono asko izanez gero gezi bat azaldu behar zuen, gezian klikatuz gero ataza barra ireki beharko litzateke eta ikono guztiak ikusi, baina niri ez zait azaltzen gezia eta hiru ikono besterik ez ditut ikusten. Adibidez USB memoria bat sartzen dudanean orain ez zait azaltzen "segurtasunez irtetzeko" ikonoa, eta kendu behar dut memoria gelditu gabe.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/12/07 15:05

5
Ba orduan ez dakit...

botuak: 1 - puntuak: 6 - 3ARRANO2006/12/08 20:52

Galdera honi erantzuteko saioa hasi behar duzu.

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )