904
aitor
11 erantzun
2006/12/13 16:25
Zenbait funtzionalitate eta ezaugarri gehitzeko intentzioa daukagu... Adibidez:
- Erantzuak bozkatzeko sistema bukatu eta erantzun bozkatuena nabarmentzea
- Azken erantzunen RSS jarioa gehitzea
- Galderetara harpidetzeko aukera
- Galderak eta erantzunak formateatzeko sintaxia edo botoitxoak edo...
- Erabilgarritasun hobekuntzak
Ideia gehiago jasotzea gustatuko litzaidake. Ideiarik? Gomendiorik?
Etiketak: galdetucom
Atalak: Internet
Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.
Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:
1
Hona hiru proposamen:
- Saioa gogoratzeko aukera. Nik etxetik sartzean beti ahazten dut saioa hastea. Uste dut automatikoki saioa hastea ideia ona dela.
- Erantzun bat bidaltzean ez ditut "Guztiak / Berriak /..." fitxak ikusten goian, eta beraz galdera berrietara joan nahi badut aurrena logoan klik egin behar dut hasierara joateko, eta gero "Berriak" klikatu.
- Aipatzeko galderena ez dago oso ondo. Galdera berriak egitean izugarri kostatzen da aipagarrietan goikaldean azaltzea. Nire ustez berritasuna izateagatik gehiago baloratu beharko litzake.
Bestela oso ondo dago!
botuak: 4 - puntuak: 15 -
3ARRANO2006/12/13 19:12
2
3ARRANO,
Mila esker!
1- Ideia bikaina.
2- Egia da, egin beharko, hau erreza da.
3- Bai... Birritan aldatu dugu sistema eta bigarrenean berritasunari balio gehiago eman genion, baina agian oraindik ez da nahikoa.
Gauza zera da, hau ez dela zabaldu.com bat eta agian, galdera interesgarriak lirateke "Aipagarriak" orrialdean agertu beharko zirenak, ez galdera berriak. Baina klaro, berriak "Aipagarrien" artean agertzen ez badira... agian ez dute erantzun nahikoa jasotzen... ez dakit.
botuak: 2 - puntuak: 7 -
galdetu2006/12/13 21:23
3
Beste bat:
- Galdera eta erantzun duplikatuak bidaltzea galerazi, oraintxe bertan posible da eta noizbehinka agertzen dira...
botuak: 1 - puntuak: 7 -
galdetu2006/12/13 21:24
4
Nik azpimarratu nahi nuke goragoko proposamen bat, eta da erabiltzailearen datuak gordetzearena. horrela sartzen garen bakoitzean etzen saioa hasi beharko eta etziren horrenbeste erantzun egongo idazle ezezagunek utziak... Ze horietako bat baino gehiago ziur nago erregistratutako jendeak utzi ditugula...
Ta bestalde esaten zenuten ea nola ordenatu beharko zen haserako zerrenda... arrazoi duzu ez dela zabaldu bat eta ez duela azkenak egon behar aurrean, eta ados nago. Baina nik bai jarriko nukela ahalik eta goren azken erantzunen atala, agian "Gaiak eta atalak"en gainean, ze hori bai uste dudala begiratzen dela... eta orain hor behean ez da gehiegi ikusten egia esan.
Ba horixen nire aldetik... bestelakoan earra weba!! animo ta aurrea gaztiak!
botuak: 1 - puntuak: 7 -
Zapo2006/12/20 17:52
5
Kaixo Zapo! Mila esker eta diozuena gaur bertan egiten saiatuko naiz.
www.borobila.com-en gauzatxo pare bat bukatu eta galdetu.com hobetzen jarriko gara.
Ea zerrenda hontako proposamen batzuk biha bertan martxan dauden...
botuak: 1 - puntuak: 15 -
aitor2006/12/20 18:12
6
Dagoeneko 4 gauza egin ditugu:
- Saioa hile batez gogoratzen, denbora hortan bueltatzen zaren bakoitzean saioa beste hile batez gogoratzen da.
- Eduki duplikatuak bidaltzea ezinezkoa da orain.
- Eskuin zutabea zertxobait aldatu dugu, ez dakit hala ere lehen baino heobeto dagoen... Agian atalen zerrenda eta etiketak lekuz aldatu beharko genituzke?
- Diseinuan erabilgarritasuna hobetzeko zenbait aldaketa egin ditugu
- Galdera aipagarrien algortimoa zertxobait aldatu dugu, berritasunari pixu gehiago emanez. Hala ere, galdera batek mediak baino puntu gehiago ez badauka ez da aipgarria izango (hau hola izan da betidanik), beraz aipagarriak diren galderen ordena soilik aldatu dugu.
botuak: 3 - puntuak: 31 -
aitor2006/12/21 05:35
7
Ondo ondo galdetu!!!
Aldaketak ongi etorri direla uste dut! Aurrerago zerbait ikusiz gero abixatuko!
Ondo izan
botuak: 1 - puntuak: 8 -
Zapo2006/12/22 15:22
8
Oso ondo! Baina galdera bat, zer dira galdera bakoitzaren alboan laukitxo batean agertzen diren zenbakiak?
botuak: 1 - puntuak: 9 -
3ARRANO2006/12/23 00:00
9
Kaixo 3arrano,
Lehn zenbakitxoa galderaren puntuazioa da, bigarren zanbakitxoa berritasuna kontuan izanik galderak duen puntuazioa.
Galdera berrietan bergiratu eskero, ikusiko duzu zenbaki bien arteko aldea oso baxua dela. Galdera zaharretan aldiz, alde hori oso handia da.
Lehen zenbakiak "aipagarriak" atalean agertu edo ez definitzen du. Bigarrenak, "aipagarriak" ataleko ordena definitzen du.
Bestalde, kontuan izan karma handia duten erabiltzaileen ekintzak balio gehiago dutela. Hauxe kontuan izanik, galdera honek sekulako puntuazioa lortuko eta zaila izango da aipgarrien lehen postutik kentzea.
Konklusioa: aipagarrien algoritmoa ez dago ondo, baina zertxobait hobeto badago. Agian meneame-k egiten duen moduan, X minuturu exeketutatzen den prozesu baten bidez puntuazioa kalkulatu beharko genuke. Oraingo algortimoa, apropos, oso sinplea da, izan ere orrialdea kargatzen den bakoitzean exeketutatzen bait da. meneame-rena askoz konplexuagoa da eta horrerexegatik egiten duten egiten duten moduan...
botuak: 1 - puntuak: 16 -
aitor2006/12/23 01:50
10
Eskerrik asko azalpenengatik Aitor. Zaila izan behar du algoritmo perfektu bat lortzeak, baina azken aldaketarekin hobekuntza igarri dut. Segi horrela!
botuak: 1 - puntuak: 10 -
3ARRANO2006/12/23 02:17
11
Ez zait ideia borobilik buratzen, baina bai neu bezalako alperrek esker ditzazkegun bi:
- Dagoen/Egon daiteken RSS jario sorta alboko barran jar daitezke
- Iruditxoa Gravatar erabiliz agertzea
- nl2br erantzunetan (edo antzeko zeozer safari erabiltzen dugunontzat) ;)
- alboko barran, azken erantzunak atalean, banatzen diren hitz horiek berbatzea ;)
botuak: 1 - puntuak: 3 -
Koldotxu2007/01/10 15:12