199

Adeste Fidelis gabon kanta euskaraz?

3ARRANO    2 erantzun    2006/12/17 01:01

Inork ba al daki Adeste Fidelis gabon kantaren euskarazko hitzak zeintzuk diren? Ala latinez kantatzen da?

Ingelesez "Oh come all ye faithful" da.

Etiketak: adeste_fidelis gabon_kanta euskaraz gabonak

Atalak: Kultura


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Hauek dira euskarazko hitzak:

---

Zatozte kristauak, biotzak pozturik;

zatozte guztiok, Betlehenera,

jaio dan gure Jesus ikustera;

Jauna gurtu dezagun

Jauna gurtu dezagun

Jauna gurtu dezagun ahozpezturik.

---

Ardiak utzita datoz artzain onak,

Zerutik deituak estalpera.

Goazen gu ere eurekin batera

Jauna gurtu dezagun....

---

Gure maitasunez, askatxo batean

hotzaz dar-dar zaude, Jesus ona!

Zatoz gugana, Haur gozo laztana!

Jauna gurtu dezagun....

botuak: 4 - puntuak: 19 - garikoitz2006/12/17 14:04

2
Milesker Garikoitz!

botuak: 1 - puntuak: 8 - 3ARRANO2006/12/17 16:33

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )