323

Zenbat gara Interneten euskarazko zerbitzu eta web guneak erabiltzen ditugunak?

Ezezaguna    5 erantzun    2006/12/18 19:27

Euskara dakitenen kopurua 1.090.000 omen dira. Eustat-en datuak denbora batez aztertzen egon ondoren, euskara dakitenen %50 inguru euskara erabili ohi dute. Beraz, gutxi gora behera 500.000 pertsonek euskara erabiltzen dutela esango nuke. Baina zenbatek erabiltzen dun euskara Interneten? Zure lagunek erabiltzen dute? Eta familiak? Eta lankideak? Eta...

Etiketak: euskara erabilera estatistikak

Atalak: Euskara


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Nik bai eta nire anaiak ere bai. Lagunek, zoritxarrez, ez.

Oraindik harritu egiten dira ordenagailu aurrean euskaraz aritu ahal izateaz...

botuak: 1 - puntuak: 8 - 3ARRANO2006/12/19 19:59

2
Nere ezagunetatik batek du euskarazko programaren bat ordenagailuan, baina inork ez du Interneten euskara erabiltzen.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/12/19 20:32

3
Nire ingurua euskalduna dela esan behar dut. Eta hitz egin, denok euskaraz egiten dugu. Halere intenet erabiltzaile gutxi ditut inguruan; normalean internet erabiltzen dutenen artean euskara erabiltzen da. Badakit euskarazko blogak irakurtzen dituztela...euskarazko web orriak...windows euskaraz duen batenbat ere bai...

botuak: 1 - puntuak: 8 - Itziar2006/12/21 11:02

4
Webgune eta zerbitzu gehiago behar ditugu internet euskaraz normaltasunez erabiltzeko. Daudenak primeran ari dira.

botuak: 1 - puntuak: 4 - Itxaso2006/12/28 13:16

5
Bai, euskarazko zerbitzu eta eduki gehio behar ditugu, baina hala ere jendeak ez du Interneten euskaraz aritzeko ohiturarik eta kontepentzia (gaztelera eta frantsesa) oso handia da.

Nahiz eta euskarazko zerbitzu berriak sortzen joan, nahiz eta hauek oso onak izan, zaila izango da jendeak gaztelerazko zerbitzuak albo batera ustea eta euskarazkoak erabiltzen hastea.

Dena den, saiatu beharko, ezta?

botuak: 1 - puntuak: 19 - aitor2006/12/29 12:48

Galdera honi erantzuteko saioa hasi behar duzu.

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )