95

Zer da Web 2.0?

Ezezaguna    5 erantzun    2006/11/10 02:00

Azkenaldian askotan irakurri dut Web 2.0 terminoa, baina bere esanahia ez dut batere argi. Zer da zehaski?

Etiketak: web_20 internet

Atalak: Internet


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Hau galdera tranpa bat da, ezta? Inork ez daki zer den Web 2.0!

botuak: 0 - puntuak: 0 - aitor2006/11/10 02:04

2
Web bidez erabiltzen diren, hots, ordenagailuan instalatu beharrik ez duten aplikazioak dira web 2.0, bigarren bertsioa, noski. Hauen artean AJAX teknologia eta antzekoak (google mail, googleren hainbat danak ez esatearren, alesti.org RSS jario irakurlea, ...)

botuak: 0 - puntuak: 0 - Ezezaguna2006/11/20 16:30

3
web 2.0 gauza bera (Internet) berriro saltzeko beste marketing ahalegin gogaikarria baino ez da, etenik gabeko bilakaeran mugarriak jarri nahia, zerbaitetan aurreratu dela erakutsi eta lehengoa zaharra eta txarra dela esanez gauza berri bat erosi beharra erakusteko ahalegina.

botuak: 1 - puntuak: 12 - Ezezaguna2006/11/20 19:37

4
Jeje, oso iritsi ona #3.

Nere ustez, Web 2.0 erabiltzaileen parte-hartzea bultzaten duten eta sistemen arteko komunikazioaz baliatzen diren zerbitzuak dira.

Beno, eta #3 erantzunak dioena ere badela uste dut, honen froga on bat Sustatu.com-era galdetu.com-en inguruan bidali dugun berrian "Web 2.0" pare bat aldiz erabili izana:

www.sustatu.com/1163992751

botuak: 0 - puntuak: 0 - aitor2006/11/20 23:45

5
no lo se

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/12/03 19:24

Galdera honi erantzuteko saioa hasi behar duzu.

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )