621

Txokolatea jateak aurpegian bikorrak sortarazten ditu?

Txopi    4 erantzun    2007/01/08 12:19

Maiz entzun dut txokolatea jateak aurpegian bikorrak (granoak) ateratzearekin zerikusi daukala. Txorixoa eta antzeko hestebeteek ere eragin berdina sortzen dutela entzun dut. Egia ote da?

Etiketak: gorputza bikorrak txokolatea janaria

Atalak: Zientzia


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Antza denez, gauza batek eta besteak ez dute inolako zerikusirik. Gaztelaniazko albiste honetan azaltzen den bezala, bikorrek azalaren koipetasunarekin daukate zerikusia eta koipetasun hori hormonekin lotuta dago, ez elikadurarekin.
www.lavanguardia.es/gen/20070107/51299373444/noticias/dos-dermatologos-catalanes-desmontan-en-un-libro-los-falsos-mitos-sobre-el-cabello-y-la-piel-barcelona-universidad-francesc-ub.html

Horregatik, pertsona lodiek azal lehorra izan dezakete, eta pertsona argalek berriz azal koipetsua.

Nire ustez, nerabeak garenean hormonak pil-pilean dauzkagu eta horrek sortarazten dizkigu bikorrak. Ados zaudete ala zerbait falta da teoria honetan?

botuak: 2 - puntuak: 3 - Txopi2007/01/08 12:29

2
Nik ere hola dela uste dut, niri behintzat txokolateak jateak ez dit inoiz halakorik eragin...

Dena den, horrela gertatzen dela uste bada zergabitegatik izango da. Hau da, agian nolabaiteko zerikusia dagoela.

Badakit ez dela gauza bera, baina emakume batzuei "regla" hurbil dutenean bikorrak agertzen zaie. Argid ago, momentu horietan hormonak pixkat azaldatzen direla eta horrek eraginen izan dezakeela...

Baina, azterketa garaietan bikorrak, erpesak, etab. bapatean agertzen zaien jendea ere badago... agian urduritasunagatik. Hau hola bada, ez litzateke posible izango norbaitek txokoloatea jatea eta bikorrak urtengo zaizkiola pentsatea... eta horrek zerbotxobat urduritzea.. eta azkenean bikorrak irtetzea?

Ummm...

botuak: 4 - puntuak: 0 - Ezezaguna2007/01/09 23:22

3
Jaja, oso ona zure teoria, "Ezezaguna"! Nik uste horrela dela!

botuak: 3 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/01/10 12:54

4
txokolate jale amorratua nauzue, eta aurpegian ez daukat bikorrik. Niri txokolateak umorea hobetzen dit. Gainera, ez al dute esaten txokolatea eszitantea dela? agian horregatik batzuei bikorrak aterako zaizkie. Batzuk kafeak urduri jartzen ditu, agian beste batzuk txokolateak.

Nik ere bota dut nire teoria

botuak: 2 - puntuak: 8 - Itziar2007/01/10 23:02

Galdera honi erantzuteko saioa hasi behar duzu.

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )