124

Nola adierazi euskalkiak nabigatzaile/webguneetan?

Koldotxu    3 erantzun    2007/01/10 15:01

Nabigatzaileek gure hizkuntz lehentasunak webguneei adierazten die eta hauek, kapaz badira, webgunea hizkuntz hortan erakusten digute. Guztiok dakigu (edo jakin beharko genuke) eu dala euskararen kodea, eta nabigatzaileari hori adieraziz webguneak euskaraz jartzen digu. Baina euskalkien kasuan zer? Lokalizazio baten moduan, hots, bizkaierea jarri gura badot eu-bi? Eta holan besteegaz? eu-gi, eu-la, eu-er, eu-na, eu-zu, eu-bn?

Etiketak: euskalkiak hizkuntz_lehentasunak nabigatzaileak

Atalak: Internet


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Aipatzen dituzun kode horiek hizkuntzentzako kodeak dira, ez dialektoentzako. Munduan (oraindik...) ainbeste hizkuntza daude eta beraiek identifikatzeko kodea sistema desberdinak asmatu dira:
www.loc.gov/standards/iso639-2/php/code_list.php

Dialektoentzako ez dakit estandarrik dagoen (ez dut uste) baina ziur nagoena da ez dagoela nabigatzailerik (ez webgunerik) kode-sistema berezirik erabiltzen duena webgunea era batera ala bestera erabiltzeko.

Euskaldun jende gehienak ez du bere nabigatzailea ondo konfiguratzen gaztelaniaz ala frantsesez egon beharrean, web orriak euskaraz eskatu ditzan. Beraz, euskalkiena gehiegizkoa ikusten dut.

Baina notaki, ixan leike software libriari esker noonok funtzionalitate hori garatzia...

botuak: 1 - puntuak: 5 - Txopi2007/01/10 18:59

2
Pixkat larregi litzateke euskalkiak web orrien kodean jartzea... Jar ezazu "eu" eta kitto!

Dexente gutxi dira "eu" etiketa hori duten orriak ( galdetu.com-ek bai ), gainera banatzen hasten bagara... pasada bat izango da!

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/01/10 22:59

3
Eskerrak zuen erantzunengatik :oD

Arrazoia emoten dizuet gehiegizkoa dela esaten duzuenean. Baina, kontxo, hasieran burutazio zentzugabe bat zenari bueltak emoten ez nuen hain argi ikusten. Azken finean euskara (batua) hizkuntza berezi bat eta horien artean sei "hizkuntzen" sintesia. Horrek nolabaiteko aniztasuna ematen dio, baina euskalkien galera dakar horrek. Eta euskalkietan dago jatorria eta indarra. Nahiko zortea dugun herri bat gara, gure hizkuntz aniztasuna ikusgai egin dezakegu; munduko beste leku batzutan, kilometro karratuko guk baino hizkuntz askoz gehiago duten lekuetan (Indonesia/Polinesia alde hortan) aniztasun hori ikusgai egiteko arazo gehiago dituzte, eta, ziur nago, aukera edukita, Internet euren hizkuntzetaz beteko luketela. Ez dakit, euskarazko (batua) interface bat egin eta gero bertoko euskararen bertsioa egitea, nahi ezkero, ez da horrenbesterako.

Jendea kontzientziatzea beste istorio bat da; eta webgune batzuk ganoraz jardutea, beste bat (adibidez gure EHU maitatuaren webgune berria). Pausuz-pausu joan? Bai, noski! Baina ea ez zaigun salgaia bidean usteltzen.

Portzierto, galderan jarritako kodeak ez lukete balio, azpikodea daramaten hizkuntzek herrialdeen ISO izenak dira. Baina, beno, duda hontaz ahaztu gaitezke.

botuak: 1 - puntuak: 4 - Koldotxu2007/01/11 16:11

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

hosting eta domeinuak

Bilatu

Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )