110

BILBO edo BILBAO?

Ezezaguna    6 erantzun    2007/01/10 23:05

Lehen BILBO euskarazko izena eta BILBAO gaztelerazkoa zela pentsaten nuen... baina dirudienez euskaltzaindiak biak onartzen ditu... Ideiarik?

Etiketak: bilbo bilbao

Atalak: Euskal Herria


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Biak euskarazko izenak dira baino badirudi Euskaltzaindiak Bilbo baino ez duela izen ofizialtzat.

Ikusi hemen:
www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=447

botuak: 3 - puntuak: 11 - aingeru2007/01/11 08:43

2
Euskaltzaindiak Bilbo onartzen du soilik. Bilbao erabiltzen Azkuna hasi da (ez zaio gustatuko kartel guztietan euskaraz ere jarri beharra), eta gero ez dakit zergatik EITB (eta argi ikusten da kazetariei ere arraroa egiten zaiela Bilbao esatea).

Lehen agian Bilbao esango zen, baina Bilbo eboluzioaren ondorioa da (askoz errazago ahoskatzen da), zer egin behar dugu, berriro atzera?

Ez du zentzurik.

botuak: 2 - puntuak: 2 - Ezezaguna2007/01/11 12:07

3
Nik beti Bilbo erabili dut euskaraz, eta uste dut horixe dela Euskaltzaindiak euskaraz onartzen duen bakarra.

botuak: 2 - puntuak: 0 - Ezezaguna2007/01/12 16:06

4
ba nik Bilbado erabiltzen dut.Bakotxak beriya.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/05/27 13:55

5
EITBn Bilbao erabiltzen dute Udalak horixe ofizialdu duelako, tristea gero, bai udala bai EITBren jarrera

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/05/28 05:22

6
Euskaltzaindiaren arabera biak dira euskarazko izenak, baina argi dago "Bilbo" errazago ahozkatzen eta deklinatzen dela.

aingeru-k eman duen euskalntzaildiaren orrialdean areatza edo arenalari buruz ere ari dira. Logikoa denez "areatza" da izen zuzena, baina nik beti erabili dut "arenala"....

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/05/30 16:44

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

hosting eta domeinuak

Bilatu

Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )