896

Euskaltelekin jarraituko duzu edo Orangera pasako zera?

Zapo    11 erantzun    2007/01/15 10:05

Azken aldian Euskal Herrian dagoen duda nagusietako bat denez ezin hemen galdetu gabe geratu... Ni oraindik ere ez banazi mugitu ere Orangetik nahikoa gertu nagoelakoan nago... eta zuek???

Etiketak: euskaltel_orange_mugikorrak

Atalak: Gizartea


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Euskal sarean nahikoa idatzi dago honi buruz, hemen sartzen ditut hauetako batzuk:

www.mediaberri.com/
www.sarean.com/sarean/837
www.eibar.org/blogak/teknosexua/147

Eta zuk?? zer egingo duzu??

botuak: 1 - puntuak: 9 - Zapo2007/01/15 14:54

2
Egia esan niri Orangeren eskaintza (%50arena bizi osorako) sineskaitza iruditzen zait, egongo da ezkutuko baldintzaren bat edo.

Baina tira, Euskaltelen euskalduntasuna are sineskaitzagoa iruditzen zaidanez... Nik oraingoz Movistar daukat eta ez dut aldatzeko asmorik. Konpainia denak ere antzekoak izango dira.

botuak: 1 - puntuak: 13 - 3ARRANO2007/01/15 20:50

3
Euskaltelekin jarraituko dut. Enpresen barne deien bono bat dugu ( 1000 minutu 6 euroren truke ) eta pozik gaude.

Zergaitik aldatu? Operadora ezberdinen arteko ezberdintasunak ez dira hain handiak, beraz pozik bazaude aldatzeak ez du zentzurik.

Gainera, orain operadora birtualak agertuko direla eta, seguru operadora guztiek plan eta eskaintza berriak eskaintzen hasiko direla. Azken finean, 0 bezerorekin hasten diren 3-4 operadora berri egon dira eta horiek bezeroak erakartzeko promozioak egin beharko dituzte...

botuak: 2 - puntuak: 22 - aitor2007/01/16 02:05

4
Egia esan nik ere hasera enuen sinisten %50eko deskontuarena, baina nire begiekin ikusi ondoren onartu behar. Eta ezin esan eskaintza txarra denik orain ordaintzen dudanaren erdia ordaintzea.

Gainera nahikoa nazkatu nauena Euskaltelen jokabidea izan da. "Euskal" enpresa bultzatzeko beharrean jarri gaituela dirudi, eta zer egingo eta beraiek Euskaraz ahaztu... Nahiko lotsagarria...

Hala ere operadora berriena ez nuen entzuna... ea ea noiz datozen eta konpetentziak gure onurarako diren!

botuak: 1 - puntuak: 9 - Zapo2007/01/16 08:37

5
Ni, momentuz, Orangegaz jarraitzen dot. Sakelekoa apenas erabiltzen dot (hilean deiren bat eta sms batzuk askoz jota) eta, aurreordainketa txartela daukadanez, sartzen dudan diruagatik 2x1 ematen didatenez, Orangen gelditzen naiz. Daukadan tarifa mantentzen didate, saldoa oparitu eta ez dot ezebez egin behar. Euskaltelek, ordea, ez dit ezer eskaintzen, soilik nire abertzaltasunari deitu, ez dit tarifarik azaldu eta papeleoa egin behar dot. Sakelekoa ez da inbertsio bat, soilik zerbitzu bat. Eta nire kasuan, oso gutxitan erabiltzen dudana.

botuak: 1 - puntuak: 4 - Koldotxu2007/01/16 12:51

6
Yoigo izan da lehena, baina El Corte Ingles eta The Phone House ere operadora birtual bihurtuko dira. Euskaltel ere operadora birtual bihurtuko da.

Izan ere, espainiako CMT-ak operadora birtual izateko 13 lizentzia banatu ditu gutxienez, ez dakit noiz hasiko diren funtzionatzen baina agian 2007 bukerarako egongo dira. Operadora birtualak infraestruktura propiorik gabeko enpresak izango dira, infraestuktura duten 3 enpresetako (telefonica, oprange eta vodafone) batena erabiliko baitute.

Honek esan nahi du, agian, 2008an, egungo telefonica, orange eta vodafonez gain, beste 13 edo gehiago egongo direla.

Eta operadora birtual hauek euskaltelek orain izan duen independientzia baino handiagoa izango dutela, izan ere euskaltel orain arte amena/orange-ren rebendedore bat soilik izan dela esan daiteke, amena-ren ofertetara mugatua.

botuak: 1 - puntuak: 21 - aitor2007/01/16 19:08

7
Ondo ziok jakittia, miño oaingoz Orangekua naz, asi ke hemendik 18 ilabetea berriz e beituko yeu merkatua nola zioken...

botuak: 1 - puntuak: 13 - Zapo2007/01/28 06:53

8
Ni Orangera pasatu naiz (edo, molestiei dagokienez, geratu naiz), hainbat abantaila eskaini dizkidate-eta:

www.sarean.com/sarean/837

Ondo segi.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/02/06 18:44

9
Ez bat eta ez bestea yoigon nago.
Ardanzak ez du gauz onik merezi.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/05/23 12:33

10
Dirudienez ez duzu Euskaltel gehiegi maite ez... Bigarren mezua Euskalteli buruz ondoegi hitzegin gabe...

Kendu ezak Ezezagun izena1

botuak: 1 - puntuak: 25 - Zapo2007/05/23 13:59

11
bigarrena hau da ,interneta beste edozein konpaini baino garestigoa da garestina ez bada.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/05/27 12:48

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )