425

Zenbat jende egon zen larunbateko "Ibarretxeren" manifestazioan?

zerra    5 erantzun    2007/01/17 14:11

Zenbakiak handitu egiten dituzte komunikabide nagusiek instituzioetako manifestazioetan. Jendea Udaletxetik Moyuaraino zegoela... zenbat jende?

Etiketak: ibarretxe_bilbo_eta_komunikabideak_prozesua

Atalak: Politika


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Garan 44000 zenbatu zituzten.

Hemen ikusi daiteke: gara.euskalherria.com/idatzia/20070114/art197077.php

Paperezko edizioan irudi bat ere jarri zuten manifestazioaren ibilbidearekin eta jendea zenbatzeko erabili zuten metodoa azalduz. Ez dakit posible izango den irudi hori aurkitzea :P

botuak: 1 - puntuak: 7 - aingeru2007/01/17 17:06

2
Beno, ez naiz ausartzen zifra bat botatzera; baina Bilbon, manifestazio erraldoiak Aita Donostia - Autonomia - Zabalburu - Amezaga - Plaza Biribila - Buenos Aires - Udaletxe ibilibidea jarrai ohi dute (Zabalburuko obrekin General Concha - Urkijo - Gran Via - Plaza Biribila), batez ere edukiera handiagoa dutelako. Bihotz Sakratu - Gran Via - Plaza Biribila - Udaletxea, tira, ez da horrenbesterako. Eta ez dot gaiztoa izan nahi baina ibilbide horrek denda mordo ditu... ez dakit zein neurrirarte merkealdietako jendea eta manifakoak batu ziren.

botuak: 1 - puntuak: 5 - Koldotxu2007/01/17 17:39

3
Beraz 43.999 pertsona inguru erosketak egiten aritu ziren eta batenbat manian ;)

botuak: 2 - puntuak: 14 - Ezezaguna2007/01/17 17:58

4
Nik ez nuen GARA hori irakurri, baina interneteko foro batean batek 40000 - 100000 artean zirela idatzi zuen... eta niri, egia esan, beste manifestazioetan esaten diren kopuruak esanda, gehiegizkoa iruditu zitzaidan, baita 40000 hori ere, Gran Via nahiko estua delako Autonomiaren aldean...
Dena dela, honetan erreferentziak hartzea da kontua, bakoitzak batean eta bestean zenbat esaten duen konparatzea, eta galdera hortik doa, badakit eta batzuek kopuruen kontu horri jarraipena egiten diotela.

botuak: 1 - puntuak: 3 - zerra2007/01/19 10:09

5
Google Maps-en bidez espazioaren azalera klakulatu eskero eta metro karratuko zeuden pertsonen estimazioa eginik (2-3 pertsona/m2), gutxi gora behera zeuden pertsona kopurua kalkulatu daiteke.

Norbaitek kalkuluak egiteko gogoak al ditu?

botuak: 1 - puntuak: 22 - aitor2007/01/19 14:14

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )