314
Zapo
5 erantzun
2007/01/28 06:51
Oraindik burua bueltaka dabilkit gaur gaueko mozkorragatik, baina norbaitek ba al dakin zehazki zergaitik edaten dugun hainbeste nik egia esan ez dakit ohituraz edo zergaitik.... lotsa galtzeko agian??
Etiketak: alkola gazteak asteburua
Atalak: Aisia
Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.
Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:
1
buff... zergatik? ba ez dakit, agian aste osoko tentsioa gainetik kentzeko erabiltzen dugu asteburuko parranda...eta egia esan nire ustez pixka bat ohituragatik egiten dugu, eta aukera askoz gehiago ere ematen ez zaizkigulako zeren larunbat gau batean zer dago irekita? tabernak...
bestalde... euskaldunok beti izan dugu alkoholarekiko lotura bat (sagardoa eta txakolinaren hasierako erabileretara joatea besterik ez...), afari, eta afalosteak egiteko ohitura (afaria sagardoa edo ardoarekin, afalostean patxarana?) eta "txikiteoa" deritzona, kuadrilarekin egunero elkartu eta "txikito" batzuk hartzearena (Zoritxarrez galtzen ari dena...)... beraz betitik datorkigu alkoholarekiko lotura...
baina larunbat gauetan topa ditzakegun panoramak... (12 urtekoak lurretik botata...)
eta topikoei heltzen badiegu... kuadrila itxiak izaten ditugula eta jende berria ezagutzea zaila egiten zaigu eta alkoholaren desnibitzearekin ba pixkat errazago zaigu ligatzea (nahizta diozuen donostialdean zail dagoela..... )...
nere ustez, mundutik ihes egin eta gure lagunarteak zabaltzeko edaten dugu... (zeinek ez ditu parrandan soilik topatzen dituen lagunak???)
botuak: 2 - puntuak: 7 -
Nahia2007/01/28 13:54
2
Nahi dugulako.
Eta batzuk, belaki ibilitariak garelako, gure masa korporalak eta lipido edukia baimenduta.
E.O. Zapotxu, erantzunen batean, nabaritu, nabaritu zaizu alkoholak zure hatzamarren jabe zirela ;o)
botuak: 2 - puntuak: 9 -
Koldotxu2007/01/28 14:00
3
jajaja, Txoooooooooooootx!
Nabaritzen al da, disimulatzen saiatu nintzen ba e...
Galderari erantzunez nik uste azkotan ohitura utsez egiten dugula, "euskaldun on" orok edan egiten duelako... Eta beste askotan ba edan gabe egiten ez ditugunak egiteko, desetresatzeko, lotsa galzeko...
botuak: 2 - puntuak: 2 -
Ezezaguna2007/01/28 14:27
4
Ba neuk ez dut sekulan edan eta euskaldun ontzat dut nere burua!
Dena den, edatearen zergaitia... gehienetan ohitura kontua dela esango nuke edo alkoholiko batzuk zaretelako!
botuak: 2 - puntuak: 0 -
Ezezaguna2007/01/28 15:39
5
Deskonektatzeko, egunerokotasunetik pixkat irteteko eta arazoak gau batez gutxienez ahazteko.
Behingoz inolako kezkarik gabe barre egin eta ondo pasatzeko... lotsarik gabe, beldurrik gabe (horiek hurrengo egunean etorriko dira burukominarekin batera).
Kontrolatzen jakin behar, baina denean bezala. Ur gehiegi edatea ere txarra da (benetan diot, heriotza dakar!).
botuak: 2 - puntuak: 16 -
3ARRANO2007/01/29 01:12