338

Zertarako erabiltzen ditu blog-ak?

Nahia    5 erantzun    2007/01/28 15:13

blog geroz eta gehiago dauzkagu sarean. baina zertarako erabiltzen ditugu? hain azkar doan mundu honetan komunikazioa alde batera uzten delako? beharra dugulako stop bat egin eta hausnarketan murgiltzeko??

Etiketak: blogak

Atalak: Gizartea


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Bota nahi duzuna botatzeko, konpartitzeko eta kontrastatzeko modu erraza eta eraginkora delako. Hau da, komunikazioa alde batera utzi beharrean kanal gehiago zabaltzen dira blogekin.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2007/01/28 20:46

2
Niri behintzat bloga gauza narzisista bat dela iruditzen zait eta hori dela eta nire zilborra begiratzeko erabili ohi dut. NIri buruz, NIre iritziak, NIre gauzak, NIre penak eta NIaz jarduteko.
Eta baita gai interesgarriak jorratzen dituzten blogak daude. Bisitatuenak eta famatuenak. Baina kopuruan askoz gutxiago dira.

botuak: 1 - puntuak: 9 - Koldotxu2007/01/29 15:39

3
koldotxu... ados... baina zer da ba ni-a?

botuak: 1 - puntuak: 8 - Nahia2007/01/29 16:30

4
Egia esan betidanik idatzi izan dut, niretzako idatzi beti ere... lagunei ere konpartitzeko adorerik gabe... Urteak pasata konturatu naiz jende gehiago dagoela buruan duena kaleratzeko idazten aritzen dena, norberarentzat idazten duena... Ondoren blogen mundua azaldu zen eta ze krixto? zergaitik ez kaleratu nork bere idatziak? zergaitik ez kaleratu nork bere pentsaerak besteentzat?

Nik uste besteekin konpartitzeak lagundu egin gaitzakela... Eta horrexegatik idazten ditugula blogak. Barnean duguna askatuz besteren batzuk pentsatzera eramatea. Baina blogen mundua ere hain da zabala... non denetik aurki daiteken!! Nik pentsarazten nauten blogak ditut gustuko, lasai eta patxaraz irakurri eta mamitzekoak...

botuak: 1 - puntuak: 17 - Zapo2007/01/29 22:53

5
Komunikatzeko tresna berriak behar ditugulako.
Norbanakook eta erakundeek erabiltzen dute.
Bai Euskarari Akordioa Herrietan proiektuan adibidez, barne komunikazioa lantzeko erabiltzen da.
www.blogari.net/BaiEuskarari

botuak: 1 - puntuak: 5 - Itxaso2007/02/07 10:55

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

hosting eta domeinuak

Bilatu

Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )