324

Zer da NI-a?

Nahia    5 erantzun    2007/01/29 16:40

batxilergoko filosofiako klaseetatik buruan dudan galdera.......NI-az hitz egiten zaigu... baina zer da NI-a???

Etiketak: filosofia nia

Atalak: Bestelakoak


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Nahia, Blog-en gaian galdetzen didazunez, hamen erantzuten dizut ;)
Nire filosofia klaseak auskalo non gelditu diren eta orain arte inork erantzuna topatu ez dion galdera honi, NIaren zentzua zein den alegia, erantzun borobil bat ematera ez naiz ausartzen.
Ez dakit oso ondo zer den NIa, baina norberak dituen pertzeptzio eta horien interpretazio/hausnarketa/ondorio batuketa izan daiteke. Edo, behintzat, NIaren atal gako bat.
Galdera hau erantzuten oso zaila da, marka gainditu duzu :p

botuak: 1 - puntuak: 9 - Koldotxu2007/01/31 17:38

2
urteak daramatzat jendeari galdetzen, dokumentatzen, honen inguruan pentsatzen eta oraindik ez dakit zer den... baina bilatzen jarraituko dut... galdera zaila....bai, nik ere badakit.... 5 urte erantzun bila daramatz eta! ea norbaitek argiago ikusten duen...

botuak: 1 - puntuak: 9 - Nahia2007/01/31 19:08

3
Sekula ez dut ulertuko filosofiak jendearengan sortzen duen erakarpena.

Kasualitate baten ondorioz gaude mundu hontan eta beste edozein izaki bizi moduan hil egingo gara, eta orduan txakur baten kaka bezalakoa izango gara: bizitzarik gabeko materia organikoa.

NI-a filosofoen inbento bat da, azken finean beste guztiok moduan nolabait irabaziko behar dute jateko dirua.

Pertsonen NI-an pentsaten hasten bagara, zergaitik ez dugu txantxagorrien NI-an pentsaten? Azken finean, hain ezberdinak gara? Ezberdintasun bakarra, gizakiek aspertzeko gaitasuna izateraino garatu dugula burmuina eta ondorioz gauzak asmatzeko eta tontakerietan pentsateko gai garela.

Geuk NI-an pentsaten dugun bitartean txantxangorria janariaren bila dabil, baina azken finean biak gaude elementu berdinez egina eta nahiz eta buruari mila buelta eman guk ez dugu txatxangorriek ez duten NI-a, EGO-a ezta beste ezer.

botuak: 2 - puntuak: 2 - Ezezaguna2007/02/01 02:51

4
Agian kontua ez da NI-a zer den jakitea, "NI" zeri esaten diogun erabakitzea baizik. NI-a zer den jakitea, "NI" esaten duena zer den jakitea bada, izaki hori hildakoan txakur-kakaren berdintsua dela esango dugu, biak materia organikoz eginak (..eginak esan dut..?) baitira. Baina agian, NI-a aipatzean, "NI" esaten duena bere existentziaz konsziente dela esaten ari gara. Eta konsziente den hori da NI-a; Ni neu naiz NI-a. Zerbait izatetik norbait izatera pasako litzateke materia organikoa. NI-a ni neu banaiz, beldurrik gabe esan dezaket ez naizela inoiz hilda egongo. Izan ere, hildako materia organikoa ez naiz NI izango.

Beraz, nire ustez konszientziarekin zerikusia du guzti honek. Animali desberdin bakoitzak "automata biologiko" bat izateaz gain, eta eduki ditzakeen emozioak edo inteligentzia aparte utzita, bere buruarekiko konszientziarik bat ote duen jakitea zaila da. Nik beti pentsatu izan dut animalia bakoitza "norbait" dela, baina NI hori nik beraiengan egin dudan proiekzioa bakarrik izan daiteke.

Ez dizut gehiegi lagundu, baina beste ikuspuntu bat eman nahi izan dut behintzat. Gai hau konplikatua izan arren oso interesgarria da. Tamalez, galderek erantzun konplikatua dutenean, hauetaz ausnartzea gaizki ikusten dute batzuek.

botuak: 1 - puntuak: 4 - garikoitz2007/02/01 19:19

5
garikoitz erantzun oso interesgarria benetan, eskarrikasko!

botuak: 1 - puntuak: 9 - Nahia2007/02/01 22:18

Galdera honi erantzun! hurrengo formularioa bete eta bidaliz.

Erantzunean strong, i, u eta s HTML etiketak erabil ditzakezu.
Esteka bat egiteko http://zurelotura.com idaztea nahikoa da.

Hurrengo irudiko zenbakiak hutsunean idatz itzazu:

Hauxe SPAMaren aurka borrokatzeko neurria da

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )