Honi buruz

Hona hemen galdetu.com-i buruz izan ditzakezun dudak erantzuteko asmoz sortu dugun galdera eta erantzun sorta.

Zer da galdetu.com?

galdetu.com erabiltzaileek eginiko galdera eta erantzunen inguruan sorturiko komunitate birtuala da, non erabiltzaileek edozein gairi buruzko galderak egin ditzakete eta beste erabiltzaileek eginiko galderei erantzun.

Zein da galdetu.com-en helburua?

Webgune hone helburua galdera eta erantzun gisa antolaturiko euskarazko eduki libreak sortzea da. galdetu.com-ek galderak eta erantzunak sortzeko plataforma eskeintzen dizu, edukiak sortzea zure eta euskaldun guztion ardura den bitartean.

Nori zuzendura dago galdetu.com?

galdetu.com euskaldun guztioi zuzendua dago. Edonork parte hartu dezake galderak eginez edota beste eralbiltzaileen galdereei erantzunez. Beraz, edozeri buruz zalantzarik baduzu edo zerbait jakin nahi baduzu, galdetu.com-en galdetu ezazu!

Nork egin du galdetu.com?

Zerbitzu hau, Ekostat Informatica enpresa gorliztarrak eskeintzen dizue, guebs.com ostatatze zerbitzuak eskeintzen dituen eta Mundua.com blogak sortzeko zerbitzua sortu duen enpresa berberak.

Nola jar naiteke zuekin harremanetan?

Bialdugizu email bat helbidera.

Nor da webgune hontako edukien jabe? Lizentziarik al dute?

galdetu.com-en argitaraturiko edukien jabe bakarra galdera edota erantzun bakoitzaren sortzailea da. Dena den, eduki guzti hauen hedatzea eta erabilera bultzateko asmoz, erabiltzaileek sorturiko eduki guztiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5 lizentziaren arabera erabili behar eta ahal izango dira.

Zer esan nahi du galdetu.com-en logo edo ikurrean dagoen "beta" hitzak?

"beta" hitza software edo zerbitzu bat garapen egoeran dagoela baina erabilgarria dela adierazteko erabili ohi da. Beraz, galdetu.com garapen egoeran dagoela ohartarazi nahi dizuegu eta pixkanaka aldaketak eta hobekuntzak gehitzen joan garela.

Bestalde, "beta" hitzaren inguruko ausnarketarekin jarraituz, zerbitzuak eta aplikazioak etengabe eboluzionatzen dutela adierazteko asmoz, Web 2.0 zerbitzu gehienak "beta" egoeran aurkeztu ohi dira eta galdetu.com Web 2.0 zerbitzu bat izanik "beta" egoeran plazaratzea erabaki dugu.

Zelan dago egina galdetu.com?

galdetu.com CentOS Linux sistema eragilea, Apache web zerbitzaria, PHP5, MySQL datubasea, JavaScript eta AJAX bezalako teknologia eta programaketa lengoaiak erabiliz sortua izan da.

galdetu.com kodea eskuratu dezaket?

Bai, baina orangoz ez da komenigarria. Kontuan izan hauxe 0.1 bertsioa dela eta kodea pixkat gehiago "heltzea" komeni duela. Dena den, kodea nahi baduzu email bat bidaliguzu helbidera.

Nondik atera dituzue hain ikono dotoreak?

Webgune hontan erabiltzen diren ikono gehienak Mark James-en Silk ikono sortaren parte dira.

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )